Gertu proiektuak kultura aniztasunari ekarpen handia eskaintzen dion proiektua da. Aniztasuna ekarpen eta onura bezala ikusten dugu, horregatik esfortzu handiak jartzen dizkiogu honen trataerari haurren lehenengo urteetan. Gure proiektuak aniztasunaz aparte, haurren adina, baliabideak, material egokiak, ekintza espezifikoak eta irakasle zein hezkuntza langileen balorazioa kontuan hartzen dugu.
Proiektuaren eginkizun nagusia aniztasunaren trataera da, horrekin batera ere, ahozkotasuna eta hizkuntzaren lanketa nabarmendu behar dugu. Horregatik kontuan hartzen da haurrek duten adina, horrek baldintzatuko duelako haurrek aurrera eraman ditzaketen ekintzak. Honen helburua da, haurrek - adina kontuan izanda - gai izatea ekintzak aurrera eramateko, irakasle eta ikastetxearen aldetik emandako materialekin.
Aipatzekoa da, marko teorikoan esan dugunez, oraindik eskoletan aniztasuna ez dela zerbait arrunta bezala ikusten ezta modu natural bazala lantzen ere ez. Gai hau lantzeko eta ikastetxeetan edo gizartean pixkanaka zerbait normala bezala txertatzeko lan handia egin behar da. Orokorrean, ezjakintasun handia dago eta “hezkuntza behar bereziak” dituzten ikasleak “normalak” ez diren beste talde homogeneo bat bezala ikusten dira. Azken finean, “normala” edo “ez normala” sailkatzeko kontzeptu horiek alboratu arte eta denok eskubide berdinak ditugula barneratu arte ez da lortuko gelako aniztasuna modu natural batez lantzea.
Helburuekin jarraituz, helburuak finkatzerako ordua izan da gure proiektuaren oinarri, hau da, zer lortu nahi dugun galderari erantzuten saiatu gara. Gure erantzuna, aniztasuna egunerokotasunean lantzea izan da, eta horretarako proposatu ditugu baliabide hauek, non aukera dagoen ipuin irakurketekin hasteko eta esku-lan ezberdinekin amaitzeko. Amaitu esan dugu, baina milaka jarduera zoragarri eta ezberdin daude lanketa garrantzitsu hau egiteko, eta gure nahia da proiektu hau, hasiera besterik ez izatea non aniztasunaren gaia landu eta baliteke beste beharrezko gai ezberdin asko lantzea etorkizunean. Haintzat hartu ditugu curriculumak nabarmentzen dituen helburuak baina zehatzagoak diren beste batzuk zehaztea erabaki dugu. Izan ere, uste dugu gure proiektuko helburuak umeen errealitatera eta behar ezberdinetara moldatu behar direla eta, bestalde, ume bakoitzaren egoera kontuan hartu behar du. Laburbilduz, helburu oso orokorrak jartzea ez da aproposa.
Orokorrean, erabilitako jarduerak gure helburuak aurrera eramatea lortu dute. Gainera, esan beharra dago, alde batetik, aniztasuna bermatu dugula eta, beste alde batetik, ahozkotasuna lantzea lortu dugula. Hala eta guztiz ere, zaila izan da ume bakoitzaren erritmora bueltatzea eta askotan jardueren garapen normala egitea kostatu zaigu.
Ildo beretik jarraituz esan beharko genuke, bihotz-bihotzetik sortutako proiektua dela, non lanketa berezia jarri diogun ekintza bakoitza egituratzeari baita ekintzak, curriculumeko helburuak betetzeari. Irakasle bezala, izan ditugun ezperientziak guztiz ezberdinak izan dira, batzuk Gasteizen bizitakoak, beste batzuk, kanpoan bisitatutakoak. Horiek izan dira gaur egun, hezkuntza munduan murgildu gaituztenak eta hezkuntzan, indarguneak zein ahuleziak ikusteko aukera eman dizkigutenak.
Horrekin batera ere, hezkuntzak behar dituen beharrak ikusteko aukera izan dugu. Hori kontuan izanda sortu genuen proiektu hau non aukera ematen diogun gure buruari zein beste irakasle edo pertsonari, ekintza hauek aurera eramatera eta proposatutako helburuak aurrera eramatea.
Azkenik, proiektu honek ere zenbait arazo ekarri ditzake eta horiek ere kontuan hartu behar dira. Horrekin batera, esan beharra dago, proietua ez dela proiektu itxi bat eta egoera eta gela ezberdinei egokitu behar zaiela. Hala ere, zenbait ekintzetan irakasleak laguntzaile edo gidari rola hartu behar du, adibidez, eztabaidak sortzean arazorik ez sortzeko, haurrak minduta ez sentitzeko, ezberdintasunak era positiboan kudeatzeko etab.
No hay comentarios:
Publicar un comentario