miércoles, 1 de junio de 2022

Helburuak

 Gure proiektua aurrera eramateko asmoz, alde batetik, helburu nagusi eta orokorra finkatu dugu. Helburua “Ahozkotasuna eta aniztasuna Haur Hezkuntzako testuinguruan” deritzogu. Beste alde batetik, helburu zehatzagoak ezarri ditugu eta hauek bi multzotan banatu ditugu. Batetik, ahozkotasuna lantzeko eta, bestetik, aniztasuna lantzeko helburu zehatzak. Horretaz gain, Heziberri 2020 curriculuma eta Del Rio-k (1993) proposatutako komunikazio gaitasunak funtzioen arabera aintzat hartu ditugu helburuak osatzeko. Beraz, hauek dira proiektuaren helburu zehatz guztiak:


  • Errespetu, laguntza eta lankidetzako jarrerak eta ohiturak lantzea, norberaren jokabidea erregulatu eta norberaren eta gainerako pertsonen beharrizanetara egokitzeko.

  • Hurbilean zer gizarte talde dituen jakitea eta haiengana, haien kultura-ekoizpenetara, balioetara eta bizimoduetara jarrera irekiz gerturatzea, konfiantza, errespetu eta balioespeneko jarrerak lantzeko.

  • Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko.

  • Hizkuntza askotarikoen komunikazio-tresnak eskuratzeko bidea egitea eta tresna horiez gozatzea, norberaren egoera pertsonal, fisiko eta sozialeko beharrizanak, sentimenduak eta bizipenak adierazi eta azaltzeko.

  • Ahozko hizkuntza arian-arian erabiltzea eta balioestea norberaren portaera eta elkarbizitza erregulatzeko.

  •  Gainerako haurren eta helduen mezuak ulertzea eguneroko bizitzako egoeretan, eta hartu-eman horietako arauak ikastea, komunikatu nahi dena interpretatzeko

  • Hizkuntza ofizialetan eta inguruneko hizkuntza askotarikoetan komunikatzeko jarrera irekia izatea, beste errealitate eta kultura batzuk deskubritu eta errespetatzeko.

  • Hizkuntza ofizialetan eta inguruneko hizkuntza askotarikoetan komunikatzeko jarrera irekia izatea, beste errealitate eta kultura batzuk deskubritu eta errespetatzeko.


  • Aurreideiak eta hipotesiak sortzea.

  • Sentimenduak eta emozioak adierazten jakitea.

  • Hizkuntzen balioa ezagutu.

  • Aniztasun kulturala landu.

  • Zalantza, kuriositatea eta interesa azaltzea.

  • Egunerokotasuneko esaldiak adierazten jakitea.

  • Komunikazioa sustatu.

  • Deskribapen eta azalpen egokiak ematen jakitea.

  • Informazioa jasotzen, ulertzen eta helazten jakitea.

  • Iritziak adieraztea.

  • Iniziatiba eta planifikazioa aurrera eramatea.

  • Laguntza eskatzea eta eskaintzea.

  • Barkamena eskatzea, edo barkamen eskaerari erantzuten jakitea.

  • Galderak eta eskaintzak egitea modu aproposean.

  • Beste pertsona baten emozio egoeraz interesatzea.

  • Aurkezpenak egiten jakitea

  • Gaizki ulertuak eta arazoak konpontzen jakitea.

  • Diskurtso bat laburtu eta ideia nagusiak ateratzea. 

  • Informazioa birformulatu.





No hay comentarios:

Publicar un comentario

Marko teorikoa

Hezkuntza-jarduera orotan, aniztasunari aurre egiteko bi modu hartu behar dira aintzakotzat: erantzun positiboa, batetik, gizaki guztiok gar...