miércoles, 1 de junio de 2022

Gelan egiteko ekintzak

Ekintzak eta jarduerak 


- Aniztasunaren lanketa gelan egiteko zortzi proposamen ezberdin eskaintzen dizkizuegu, bertako jarduerak oso ezberdinak dira eta hizkuntza eta ahoskotasuna lantzeko ere bideratuak daude. 


Izena: Tribu handia 

Materiala: ipuina

Denbora: 30 minutu

Irakaslearen rola: Hasierako eta amaierako elkarrizketa/eztabaida zuzendu eta gidatu, ipuinaren kontaketa egin.

Helburuak: 

- Beste herrialdeetako pertsonaien ezaugarriak ezagutu

-Errespetuzko jarrerak sortu

Ekintzaren azalpena:

Guztiok korro batean eserita, landuko dugun gaiaren inguruan hitz egingo dugu. Gure haur eskolaren aniztasuna, gure hezkuntzan eta gehienbat gure gelan duen garrantzia aipatuko dugu.

Horren lanketa egiteko “La gran tribu” ipuina, euskaraz tribu handiaren ipuina kontatuko dugu, non aniztasuna eta kultura ezberdinen ezagutza ikusteko aukera izango dugu.

Ipuinaren amaieran, eztabaida txiki bat sortuko dugu, ipuinean ikusitakoaren inguruan.

Ebaluazioa: Behaketa: Haurren ezagutzak zein jakin minak zeintzuk diren ezagutu.



Izena: Gure familia kulturala sortu

Materiala: Pertsonen silueta duen marrazkia, kolore ezberdinetako margoak

Denbora: 40 minutu

Irakaslearen rola: Paper banaketa

Helburuak: 

-Herrialde ezberdinetako pertsonen ezaugarriak ezagutzea

-Ikasitako ezaugarriak marrazkian islatzea.

-Eztabaidarako eta elkarrizketarako ekimena sortzea.

Ekintzaren azalpena: 

Haur bakoitzari marrazki bat emango zaio, marrazki horretan neska eta mutil ezberdinen silueta marraztuta egongo da. 

Haurrek kultura ezberdinetako ezaugarriak margotu beharko dituzte, hau da, kolore, ezaugarri etab. 

Amaitzean, mahai ezberdinetan eseri eta besteoi marrazkian irudikatua erakutsi beharko diote. 

Ebaluazioa: Behaketa. Jasotako marrazkiak ikusi eta landu nahi ziren kontzeptuak islatu dituzten edo ez ikusi.

 

Izena: Ahozkotasuna landu, aniztasuna abestuz

Materiala: Pirritx, Porrotx eta Marimots-en Familia mila kolore abestia, orri txuriak, kolore ezberdineko margoak

Denbora: 30 minutu

Irakaslearen rola: Umearekin batera ekintza jarraitu eta abestuz. Lagundu bere pentsamendua nola garatu.

Helburuak: 

-Familia mota ezberdinak ezagutu

-Familia kide ezberdinak ezagutu

-Familia kide bakoitzaren ezaugarriak ezagutu

-Ahozkotasuna landu

Ekintzaren azalpena: 

Lehenik eta behin irakasleak abestia jarriko du, guztiek entzun dezaten. Gero, berriro jarriko du eta aldi honetan guztien artean abestuko dute. Abestiaren letrari erreparatu diotenean, irakasleak haurrei eskatuko die lurrean esertzeko eta marrazki bat egiteko. Orduan, margoak banatuko ditu eta esango die marrazki horretan, abestian entzundakoa islatu beharko dutela. Azkenik, marrazkiak jasoko ditu.

Ebaluazioa: Behaketa. Jasotako marrazkiak ikusi eta landu nahi ziren kontzeptuak islatu dituzten edo ez ikusi.

 

Izena: Hizkuntzen garrantzia

Materiala: Giza baliabideak, hots, klaseko umeak eta irakaslea.

Denbora: 40 minutu

Irakaslearen rola: Umearen pentsamendu kritikoaren eraikitze prozesua gidatzea

Helburuak: 

-Beste herrialdeetako hizkuntzak ezagutu.

-Ahozkotasuna landu beste hizkuntzetako esaldiak erabiliz.

Ekintzaren azalpena: Umeak bi taldeetan banatuko dira eta irakasleak azalduko dio talde bakoitzari paper batean jaso behar dutela bakoitzaren ama-hizkuntza zein den eta gero gelan zein den erabiltzen dutena. Hau egin eta gero, umeak borobil bat egingo dute eta eseriko dira. Orrietan apuntatu dutena partekatuko dute arbelean idatziz. Ondoren, ume bakoitzak bere ama-hizkuntzako esaldi bat esango dute eta, ondoren, besteek errepikatuko dute. 

Jarraitzeko, irakasleak galdera bat botako die. ¿Uste duzue hizkuntz guztiak garrantzitsuak direla?, ¿Beharrezkoak dira erabiltzea eskolan?, ¿Eta etxean?... irakasleak galderak proposatzen dituenean, eztabaida hasiko dute eta pentsamendu kritikoa garatzen lagunduko die.

Ebaluazioa: Behaketa. Orri batean jaso umeen erantzunak.

 

Izena: Mundua jaten

Materiala: Beste herrialde batzuetako plater desberdinetako orri plastifikatuak eta haien izenak.

Denbora: 30 minutu

Irakaslearen rola: Kontzeptuen barneraketa bermatu.

Helburuak: 

-Beste herrialdeetako plater tipikoak ezagutu.

-Beste herrialdeetako plater tipikoen izenak ezagutu.

-Beste herrialdeetako plater tipikoen izenak nola ahoskatzen diren ezagutu.

Ekintzaren azalpena:

Irakasleak herrialde ezberdinetako platerren argazkiak banatuko dizkie umeei. Ondoren, platerra bere izenarekin erlazionatzen saiatuko dira. Gero, irakasleak haurrek egindako erlazioak zuzenduko ditu. Bukatzeko, platerren izenak nola ahoskatzen diren esango die eta umeek errepikatuko dute.

Ebaluazioa: Behaketa.





Izena: Bidaia liburua

Materiala: Koaderno bat.

Denbora: 40 minutu

Irakaslearen rola: Ikaslea gidatu

Helburuak: 

-Gelako umeen errealitatea ezagutu eta ulertu

-Komunikazioa sustatzea

-Beste herrialdeen ezaugarriak ezagutu

Ekintzaren azalpena:

Beste herrialdeetatik etorriko gelako umeek, liburu hau etxera eramango dute. Bertan bere herrialdeen inguruan nahi dutena idatziko dute eta argazkiak itsatsi ahal izango dituzte. Hau eginda dagoenean, irakasleak liburua hartuko du eta haurrak banan-banan abelera aterako dira idatzi dutena azaltzera. Beste haurrek, borobil batean eserita egongo dira eta bere gelakideen esperientziak entzungo dituzte. Bukatzeko, galderak egiteko tarte bat utziko da.

Ebaluazioa: Behaketa

 

Izena: Nolakoak dira jostailuak beste kultura batzuetan?

Materiala: bakoitzaren jostailua

Denbora: 20 minutu

Irakaslearen rola: ekintza gidatzea eta ahal den informazio guztia ateratzea galderen bidez

Helburuak:

-       Beste herrialdetan dauden jostailuak ezagutzea

-       Ahozkotasuna landu, beste herrialdetan dauden ezaugarriekin

Ekintzaren azalpena: Egun bakoitzean klaseko ikasle batek protagonista izango da eta bere herrialdeko jostailu bat eramateko aukera izango du. Horrekin bere ikaskideei azaltzeko aukera izango du, azalduz, erakutsiz, beraiek duten zalantzak argitzen, eta abar.

Ebaluazioa: behaketa taula baten bitartez, umearen azalpenak jaso, ahoskatze modua, espresatzen den modua, zalantzak argitzeko gaitasuna.

 

Izena: Herrialdeko maskarak

Materiala: maskara, margoak, guraizeak, goma

Denbora: 40 minutu

Irakaslearen rola: umeak behatzea, arriskurik ez izateko

Helburuak: herrialdeak ezagutzea eta bakoitzaren ezaugarriak barneratzea

Ekintzaren azalpena: Lau herrialde aukeratuko ditugu eta lau txoko ezberdinetan bere maskarak margotzeko aukera izango dute. Maskara hauek bere bereizgarri ezberdinak izango dituzte. Horrela umeak, herrialde bakoitzak duen ezaugarriak barneratzeko eta gero gainerakoei azaltzeko aukera izango du.

Ebaluazioa: Behaketa

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Marko teorikoa

Hezkuntza-jarduera orotan, aniztasunari aurre egiteko bi modu hartu behar dira aintzakotzat: erantzun positiboa, batetik, gizaki guztiok gar...