GERTU
Gaurko gizarte anitz eta interkulturalari erantzuna emateko sortu zen 2022an GERTU proiektua. Gaur egun, herrialde eta egoera ezberdinetatik familia etorri berri asko daude, honek Euskal Herriko eskoletan eragin handia duela ikusi eta horren aurrean Euskal Herriko haurrak eta beste herrialdeetako haurrak elkartzeko asmoarekin sortutako proiektua da.
Horren harira, haur horiek banatzen dituen lehenengo gauzetako bat hizkuntza izango litzateke. Harresi hori gainditzeko asmoarekin ekintza eta aktibitate ezberdinak sortu ditugu ahozkotasuna lantzeko. Ahozkotasun hori, herrialde ezberdinen kultura, hizkuntza, ohiturekin… lotu ditugu, horrela haurrek aukera izango dute kultura ezberdinak ezagutzeko ahozkotasuna eta hizkuntza lantzen duten era berdinean.
Proiektu hau 5 - 6 urteko haurrentzat egokitu da, hauen behar eta aukerei egokituta. Haur hauek hizkuntza ikasten joaten diren heinean, hau izaten da haien komunikazio tresnarik nagusi eta erabiliena. Horregatik behar-beharrezkoa ikusten dugu honen lanketa egokia sortzen, baliabide eta material egokiak ere emanez.
Azkenik, proiektu honen hazteko nahia ikusita eta proiektua aurrera eramaten dugun bitartean proposamen eta aldaketa ezberdinak ongi etorriak izango dira, gela eta haur bakoitzaren beharretara egokituko delako. Hau kontuan izan beharra dago haurrek adin horretan lortutako gaitasunak nahikoak izan behar direlako proiektuaren zenbait ekintza aurrera eramateko, hala ere, beste ekintza batzuk oso baliagarriak izan daitezke adin txikiagoko zein handiagoko haurrekin aurrera eramateko.
Haur Hezkuntzako generoei dagokionez, orain gure proiektuan erabili ditugunak aipatuko ditugu. Alde batetik, erabilera praktikoa duen generoa aintzat hartu dugu. Izan ere, genero hau egunerokotasuneko ekintzekin zerikusia du. Gure proiektuan zehar, eguneroko jardueretatik eta esperientzietatik ikasteko baliabideak eskaintzen dizkiegu haurrei prozesuaren parte bilakatzen dira. Adibidez, haurrek urratsak eta aginduak jarraitzen jakin behar dute eta esaldi formalak erabili, hala nola, “mesedez”, “eskerrik asko”, “kaixo” eta abar. Gainera, bidaia-liburua bat sortuko dute non bere esperientzia propioak kontatzen dituzten.
Beste alde batetik, erabilera literarioa duen generoa kontuan hartu dugu. Genero honi esker, sozializazioa lantzen da eta sentimenduak eta emozioak azalarazten dira. Adibidez, funtzio narratiboa erabiltzen da ipuin baten bitartez. Bestalde, abesti bat erabiltzen da eta aukera paregabea da sentimenduen mundua lantzeko.
Erreferentzia bibliografikoak:
Curso virtual: Cómo trabajar la interculturalidad en la educación secundaria. (s/f). Sol-inter.org. Recuperado el 1 de junio de 2022, de https://cursos.sol-inter.org/curso/curso-virtual-como-trabajar-la-interculturalidad-en-la-educacion-secundaria/
No hay comentarios:
Publicar un comentario