miércoles, 1 de junio de 2022
Marko teorikoa
Aurkezpena: Gertu proiektua
GERTU
Ondorio nagusiak
Gelan egiteko ekintzak
Ekintzak eta jarduerak
- Aniztasunaren lanketa gelan egiteko zortzi proposamen ezberdin eskaintzen dizkizuegu, bertako jarduerak oso ezberdinak dira eta hizkuntza eta ahoskotasuna lantzeko ere bideratuak daude.
Izena: Tribu handia |
Materiala: ipuina |
Denbora: 30 minutu |
Irakaslearen rola: Hasierako eta amaierako elkarrizketa/eztabaida zuzendu
eta gidatu, ipuinaren kontaketa egin. |
Helburuak: - Beste herrialdeetako pertsonaien ezaugarriak ezagutu -Errespetuzko jarrerak sortu |
Ekintzaren azalpena: Guztiok korro batean eserita, landuko dugun gaiaren inguruan hitz egingo
dugu. Gure haur eskolaren aniztasuna, gure hezkuntzan eta gehienbat gure
gelan duen garrantzia aipatuko dugu. Horren lanketa egiteko “La gran tribu” ipuina, euskaraz tribu handiaren
ipuina kontatuko dugu, non aniztasuna eta kultura ezberdinen ezagutza
ikusteko aukera izango dugu. Ipuinaren amaieran, eztabaida txiki bat sortuko dugu, ipuinean
ikusitakoaren inguruan. |
Ebaluazioa: Behaketa: Haurren ezagutzak zein jakin minak zeintzuk diren
ezagutu. |
Izena: Gure familia kulturala sortu |
Materiala: Pertsonen silueta duen marrazkia, kolore ezberdinetako margoak |
Denbora: 40 minutu |
Irakaslearen rola: Paper banaketa |
Helburuak: -Herrialde
ezberdinetako pertsonen ezaugarriak ezagutzea -Ikasitako
ezaugarriak marrazkian islatzea. -Eztabaidarako
eta elkarrizketarako ekimena sortzea. |
Ekintzaren azalpena: Haur bakoitzari marrazki bat emango zaio, marrazki horretan neska eta
mutil ezberdinen silueta marraztuta egongo da. Haurrek kultura ezberdinetako ezaugarriak margotu beharko dituzte, hau
da, kolore, ezaugarri etab. Amaitzean, mahai ezberdinetan eseri eta besteoi marrazkian irudikatua
erakutsi beharko diote. |
Ebaluazioa: Behaketa. Jasotako marrazkiak ikusi eta landu nahi ziren
kontzeptuak islatu dituzten edo ez ikusi. |
Izena: Ahozkotasuna landu, aniztasuna abestuz |
Materiala: Pirritx, Porrotx eta Marimots-en Familia mila kolore abestia,
orri txuriak, kolore ezberdineko margoak |
Denbora: 30 minutu |
Irakaslearen rola: Umearekin batera ekintza jarraitu eta abestuz. Lagundu
bere pentsamendua nola garatu. |
Helburuak: -Familia mota ezberdinak ezagutu -Familia kide ezberdinak ezagutu -Familia kide bakoitzaren ezaugarriak ezagutu -Ahozkotasuna landu |
Ekintzaren azalpena: Lehenik eta behin irakasleak abestia jarriko du, guztiek entzun dezaten.
Gero, berriro jarriko du eta aldi honetan guztien artean abestuko dute.
Abestiaren letrari erreparatu diotenean, irakasleak haurrei eskatuko die
lurrean esertzeko eta marrazki bat egiteko. Orduan, margoak banatuko ditu eta
esango die marrazki horretan, abestian entzundakoa islatu beharko dutela.
Azkenik, marrazkiak jasoko ditu. |
Ebaluazioa: Behaketa. Jasotako marrazkiak ikusi eta landu nahi ziren
kontzeptuak islatu dituzten edo ez ikusi. |
Izena: Hizkuntzen garrantzia |
Materiala: Giza baliabideak, hots, klaseko umeak eta irakaslea. |
Denbora: 40 minutu |
Irakaslearen rola: Umearen pentsamendu kritikoaren eraikitze prozesua
gidatzea |
Helburuak: -Beste herrialdeetako hizkuntzak ezagutu. -Ahozkotasuna landu beste hizkuntzetako esaldiak erabiliz. |
Ekintzaren azalpena: Umeak bi taldeetan banatuko dira eta irakasleak
azalduko dio talde bakoitzari paper batean jaso behar dutela bakoitzaren
ama-hizkuntza zein den eta gero gelan zein den erabiltzen dutena. Hau egin
eta gero, umeak borobil bat egingo dute eta eseriko dira. Orrietan apuntatu
dutena partekatuko dute arbelean idatziz. Ondoren, ume bakoitzak bere
ama-hizkuntzako esaldi bat esango dute eta, ondoren, besteek errepikatuko
dute. Jarraitzeko, irakasleak galdera bat botako die. ¿Uste duzue hizkuntz
guztiak garrantzitsuak direla?, ¿Beharrezkoak dira erabiltzea eskolan?, ¿Eta
etxean?... irakasleak galderak proposatzen dituenean, eztabaida hasiko dute
eta pentsamendu kritikoa garatzen lagunduko die. |
Ebaluazioa: Behaketa. Orri batean jaso umeen erantzunak. |
Izena: Mundua jaten |
Materiala: Beste herrialde batzuetako plater desberdinetako orri
plastifikatuak eta haien izenak. |
Denbora: 30 minutu |
Irakaslearen rola: Kontzeptuen barneraketa bermatu. |
Helburuak: -Beste herrialdeetako plater tipikoak ezagutu. -Beste herrialdeetako plater tipikoen izenak ezagutu. -Beste herrialdeetako plater tipikoen izenak nola ahoskatzen diren
ezagutu. |
Ekintzaren azalpena: Irakasleak herrialde ezberdinetako platerren argazkiak banatuko dizkie
umeei. Ondoren, platerra bere izenarekin erlazionatzen saiatuko dira. Gero,
irakasleak haurrek egindako erlazioak zuzenduko ditu. Bukatzeko, platerren
izenak nola ahoskatzen diren esango die eta umeek errepikatuko dute. |
Ebaluazioa: Behaketa. |
Izena: Bidaia liburua |
Materiala: Koaderno bat. |
Denbora: 40 minutu |
Irakaslearen rola: Ikaslea gidatu |
Helburuak: -Gelako umeen errealitatea ezagutu eta ulertu -Komunikazioa sustatzea -Beste herrialdeen ezaugarriak ezagutu |
Ekintzaren azalpena: Beste herrialdeetatik etorriko gelako umeek, liburu hau etxera eramango
dute. Bertan bere herrialdeen inguruan nahi dutena idatziko dute eta
argazkiak itsatsi ahal izango dituzte. Hau eginda dagoenean, irakasleak
liburua hartuko du eta haurrak banan-banan abelera aterako dira idatzi dutena
azaltzera. Beste haurrek, borobil batean eserita egongo dira eta bere
gelakideen esperientziak entzungo dituzte. Bukatzeko, galderak egiteko tarte
bat utziko da. |
Ebaluazioa: Behaketa |
Izena: Nolakoak dira
jostailuak beste kultura batzuetan? |
Materiala: bakoitzaren jostailua |
Denbora: 20 minutu |
Irakaslearen rola: ekintza gidatzea eta ahal den informazio guztia
ateratzea galderen bidez |
Helburuak: - Beste herrialdetan dauden jostailuak ezagutzea - Ahozkotasuna landu, beste herrialdetan dauden
ezaugarriekin |
Ekintzaren azalpena: Egun bakoitzean klaseko ikasle batek protagonista
izango da eta bere herrialdeko jostailu bat eramateko aukera izango du.
Horrekin bere ikaskideei azaltzeko aukera izango du, azalduz, erakutsiz,
beraiek duten zalantzak argitzen, eta abar. |
Ebaluazioa: behaketa taula baten bitartez, umearen azalpenak jaso,
ahoskatze modua, espresatzen den modua, zalantzak argitzeko gaitasuna. |
Izena: Herrialdeko
maskarak |
Materiala: maskara, margoak, guraizeak, goma |
Denbora: 40 minutu |
Irakaslearen rola: umeak behatzea, arriskurik ez izateko |
Helburuak: herrialdeak ezagutzea eta bakoitzaren ezaugarriak barneratzea |
Ekintzaren azalpena: Lau herrialde aukeratuko ditugu eta lau txoko
ezberdinetan bere maskarak margotzeko aukera izango dute. Maskara hauek bere
bereizgarri ezberdinak izango dituzte. Horrela umeak, herrialde bakoitzak
duen ezaugarriak barneratzeko eta gero gainerakoei azaltzeko aukera izango
du. |
Ebaluazioa: Behaketa |
Helburuak
Gure proiektua aurrera eramateko asmoz, alde batetik, helburu nagusi eta orokorra finkatu dugu. Helburua “Ahozkotasuna eta aniztasuna Haur Hezkuntzako testuinguruan” deritzogu. Beste alde batetik, helburu zehatzagoak ezarri ditugu eta hauek bi multzotan banatu ditugu. Batetik, ahozkotasuna lantzeko eta, bestetik, aniztasuna lantzeko helburu zehatzak. Horretaz gain, Heziberri 2020 curriculuma eta Del Rio-k (1993) proposatutako komunikazio gaitasunak funtzioen arabera aintzat hartu ditugu helburuak osatzeko. Beraz, hauek dira proiektuaren helburu zehatz guztiak:
|
|
Marko teorikoa
Hezkuntza-jarduera orotan, aniztasunari aurre egiteko bi modu hartu behar dira aintzakotzat: erantzun positiboa, batetik, gizaki guztiok gar...
